Euskarari zabalik
Euskarari zabalik gaude.
Udalak, merkatariak eta herritarrak bat eginik zerbitzu osoago bat eskaintzeko, alde guztientzako onurak dakarrena.
Zer da Euskarari Zabalik?
Udalek merkatariei eskaintzen dien doako programa da. Saltokian euskarak presentzia handiago izan dezan laguntza ematen dugu aholkulari baten bidez. Saltokiak dituen beharren arabera, honakoak egiten ditugu: itzulpenak, kartelak, mota guztietako elementu bisualak, euskara ikastaroak, dirulaguntzak…
Udalerri hauetan eskaintzen da programa:
-
Antsoain
-
Aranguren Ibarra
-
Atarrabia
-
Berriobeiti
-
Berriozar
-
Burlata
-
Esteribar
-
Gares
-
Uharte
-
Zizur Nagusia
FAQ
Ostalaria/dendaria naiz
Harremanetarako formularioa betez zure herriko euskara teknikaria harremanetan jarriko da zurekin. Zalantza guztiak argitu eta programa nola garatuko den zehaztuko dizu, eta aholkulari bat zure saltokira joango da bisitan.
Ez, programa laguntza gisara pentsatuta dago, eta zuentzako lan gehigarririk ez izateko. Aholkularia zure saltokira joango da, eta denbora pixkat baino ez dizugu eskatuko, berarekin hitz egiteko.
Doakoa da, zure herriko Euskara Zerbitzuak ordaintzen du.
Bai. hau ez da euskaldunentzako programa bat, euskarak presentzia handiagoa izateko baizik. Euskaraz ez badakizu, zure saltokiko elementuak elebiz jartzen has gaitezke, eta gutxinaka pausoak eman.
Modu asko daude. Aholkulariak zurekin batera aztertuko du zure komertziaren egoera, eta eman beharreko pausoak zehaztu. Pentsatu bezero euskaldunak zer nahiko lukeen.
Zure zerbitzua hobetzen laguntzen dizu programak. Gure gizarte elebidun honetan, bezero euskaldunek asko baloratzen dute euskararen aldeko pausoak ematea, eta horrek bezero gehiago eta egonkorragoak izateko aukera emango dizu. Gainera, zure komertziorako behar dituzun euskarri fisikoak doan emango dizkizugu.
Kontsumitzailea naiz
Ez. Komertzio hauek guztiek pausoak eman nahi dituzte euskarak leku handiagoa izan dezan, eta zerbitzua euskaraz emateko ahalik eta gehien. Zoritxarrez, dendari guztiak ez dira euskaldunak, eta ezin dute euskarazko arreta ziurtatu. Hala ere, jarrera proaktiboa izanen dute euskararen alde.
Ematen duten zerbitzuan euskarak presentzia gehiago izan dezan lanean ari dira. Elementu bizualak elebiz izanen dituzte, eta gutxinaka euskarak protagonismo gehiago izanen du beren komertzioetan.
langileek txapa bat edo mahai gaineko euskarri bat izan dezakete, euskaraz egiten dutela adieraziz.
Saltokiak
Dirulaguntzak
Komertzioetako errotulazioa eta elementu fisikoak euskaratzeko dirulaguntza eskaintzen dute udal partehartzaileek.
Antsoain
Emaila: euskara@antsoain.eus
Telefonoa: 948 38 22 41
Aranguren Ibarra
Emaila: euskera@aranguren.es
Telefonoa: 948 15 01 93
Atarrabia
Emaila: euskara.atarrabia@villava.es
Telefonoa: 948 13 66 80
Berriobeiti
Emaila: euskara@berriobeiti.eus
Telefonoa: 948 30 31 29
Berriozar
Emaila: euskara@berriozar.es
Telefonoa: 948 30 03 59
Burlata
Emaila: euskara@burlada.es
Telefonoa: 948 23 84 00
Esteribar
Emaila: euskara@esteribar.org
Telefonoa: 948 30 40 71
Gares
Emaila: euskara@gares.eus
Telefonoa: 948 34 00 07
Uharte
Emaila: euskarazerbitzua@uharte.eus
Telefonoa: 948 33 10 53
Zizur Nagusia
Emaila: euskara@zizurnagusia.eus
Telefonoa: 948 18 25 00
Bitartekoen katalogoa
-
Eranskailuak
-
Kartelak
-
Mahaigainekoak
-
Txapak
-
Bisita txartelak